XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tobar-Arbulu: Neoliberalismoak porrot egin du.

Aurtengo Udako Euskal Unibertsitatearen XVI edizioan euskal ekonomiaren arazo nagusiak ditugu aztergai Ekonomia sailean.

Sail honen asmoa ekonomi tresnen bitartez zenbait ekonomi sektoreren diagnostikoa egitea da, gerorako espektatibak ahaztu gabe.

Ihardunaldi hauetan ikuspegi teorikoak bigarren maila batetan uzten dira eta Euskal Herriko rhiyuts ekonomikoaren karakterizazio orokorra gauzatu nahi da.

Helburuetariko beste bat Unibertsitate ofizialetan euskal ekonomia arloan dagoen hutsunea betetzea izango litzateke.

Aurkezten diren lanak enpresa pribatu, administrazio publiko eta Unibertsitateko irakasle, ikertzaileek burutu dituzte.

Atzokoan Joseba Tobar-Arbulu irakaslea izan genuen hizlari.

Ingeniari eta ekonomilaria, gaur egun Zorroagan Zientziaren soziologia irakasten dihardu.

Aurten eta datorren ikastaroan zehar Valenciako Unibertsitatean arituko da baita ere, bertan ekonomia arloan doktoradutzarako klaseak emango dituelarik.

Prezioen kontrolerako teoria bat Tobar-Arbulu irakasleak Prezioen kontrola gaia aurkeztu zuen atzo UEUn.

Gaur egun edozein gizarte modernoan dagoen sistema ekonomikoa zer nolakoa den aztertu dugu, azaldu zuen Tobar-Arbuluk berak.

Sistema ekonomiko horretan bikoiztasuna agertzen da: alde batetik entrepresa haundien pean dagoen azpi-sistema daukagu, eta bestetik entrepresa txikien pean dagoena.

Langileen artean ere bikoiztasuna nabaria da, sindikatu boteretsu eta sendoen pean dagoen langilegoa alde batetik, segitu zuen eta sindikatu txiki eta ahulen pean dagoena bestalde.

Sindikatu gabe daudenak ere kontutan hartu behar dira.

Azken honetan entrepresaren izaerak zuzenki eragiten dio langilegoaren egoerari.

Entrepresa erreibindikazioak konbenioen bitartez egiten dira, hau da, entrepresa erraldoi horien eta sindikatu haundi eta boteretsuen artean.

Guzti hau kontutan harturik, langabezia eta inflazioaren aurka hartu beharko litzatekeen neurriak aztertu zituen Prezio guztien kontrolatzeak porrot egin duela ikusi dugu zioen.

Hor ditugu, adibidez, Hungria eta Sovietarren Batasuna.

Horiek ere merkatu mekanismoan lekua utzi diote zenbait tokitan nahiz eta kontrolaturik egon.

Beraz, lehen ezagutu genuen plangintza osoak, hau da produktu guztien prezioen kontrol osoak, porrot egin du. Lehen aipaturiko ezaugarriak kontutan harturik, prezio kontrola enpresa erraldoi pean dagoen sistematan bakarrik da aplikagarria.

Bigarren parte batetan ekonomi teknika aldetik lehen aipatuta nola aplika daitekeen aztertu zen atzokoan ere.

Bestalde, gai hau aukeratzearen zergatia azaldu zigun Tobar-Arbulu irakasleak: Oso garrantzizko ikusten du gai hau momentu honetan adierazi zuen.

Hau da lehen munduan proposatzen diren ereduek porrot egin dute, beste modu batera esanda, neoliberalismoak porrot egin du.

Moneta politikak eta bankuen interesen igoera erabiltzen duen politikak porrot egin du, baita neokeynisenismoak ere.

Hau da, Keynesek berak proposatu zituen neurriak gaur egun ezin dira aplikatu, honek langabezia ezagutu bait zuen, eta ez inflazioa.

Ezin dugu ahaztu gaur egungo egoera berezian bi fenomenoek parte hartzen dutela, arazo biak ditugu batera, bai langabezia bai eta inflazioa ere.

Ekialdetik, hau da, Hungria eta Sovietar Batasunatik datorkien informazioaren arabera, guretzat interesgarriak izan daitezkeen puntuak azpimarratu zituen: Haiek ere beraien politika ekonomikoak ez zuela funtzionatzen ikusi zuten; orduan, amaitu zuen langabeziari eta inflazioari aurre egiteko eta produktibitatea areagotzeko zenbait neurri hartu dituzte.

Hau aztertzeari garrantzizkoa deritzot, Euskal Herrian dagoen langabezi eta inflazio egoerari irtenbide bat eman ahal izateko.